jueves, 7 de enero de 2016

OBESITATEA TRATATZEKO KIROLA TRESNA BIKAINA

“Gaur egun haurren %10 obesoak dira”. Esandi hau arretaz irakurri ezkero , edonor kontura daiteke arazo ikaragarri baten aurrean aurkitzen garela. Eta hau lehen bait lehen konpondu beharreko ARAZOA da. Horretarako, obesitatea saiesteko, hezkuntza fisikotik hastea ez legoke txarto, elikadura ohiturak aldatzeaz aparte.

Beraz, eskoletan lan handia dago egiteke gai honen inguruan. Eta argi dagoena da neurriak garaiz hartzea ezinbestekoa dela kasu honetan.

"Ondo jaten irakatzi behar zaie" , hau da, elikadura ona izatetik hasi beharra dugu eta hau kirol pixka batekin, forma fisiko egokia eta osasuna ekarriko du.

Hau guztia dela eta, sarrera honetan orrialde desberdinak utzi dizuet informazio interesgarria eskura izan dezazuen. Espero dut baliogarria izatea eta ez ahaztu, kirola ezinbestekoa da gure bizitzan eta umeen bizitzan ere.

martes, 5 de enero de 2016

BIZI OSASUNTSU, KIROLEZ GOZATU!!


Orokorrean, jendeak, kirola dibertigarrria eta osasuntsua izateagatik umeentzat egokia dela uste du jendeak. Honako hau egia da, baina irakatsi behar zaie, horrez gain, kirolak beste aspektu batzuetan onurak dituela. Beste batzuen artean hauek azpimarratu nahiko nituzke, 3 esparrutan bananduta:

Onura sozialak:
- Lagunak egitea.
- Talde baten barnean lan egiten ikasi.
- Kooperatzen, elkar banatzen eta kideak laguntzen eta animatzen ikasi.
- Arrakastak eta porrotak aztertzen ikasi.
- Helburuak finkatzen, erronkei aurre egiten eta oztopoak gainditzen
ikasi.
- Bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
- Tenperamentua eta emozioak kontrolatzen ikasi.
 Onura fisikoak:
- Osasuna eta egoera fisikoa hobetu.
- Trebetasunak garatu eta hobetu.
- Koordinazioa hobetu.
- Kirola praktikatzeko trebetasun berriak ikasi.
Onura psikologikoak eta moralak:
- Berekiko konfiantza garatu.
- Arauak betetzearen garrantzia ikasi.
- Garbi jokatzen eta erabaki moral edo etikoak egiten ikasi.
- Besteak eta bere iritziak errespetatzen ikasi.

miércoles, 30 de diciembre de 2015

ZER EGIN GAINDITZEN EZ DUTEN IKASLEEKIN?

Gure ebaluaketa gainditzen ez duten ikasleak languntzeko nahian,hona hemen nire lagun baten aita, hezkuntza fisikoko irakaslea, praktikan jarri nahi duen metodo bat. Irteera konplementarioak egitea. Aukerak izugarriak izan daitezke, hiriko lasterketatan apuntatzea (herri krosa adibidez),ikus-entzunezko materialak aztertzea , mendi irteera batera joatea, ekosistema desberdinak ezagutzeko irteerak egitea, Euskal Herriko kultura ondarea ezagutzeko irteerak egitea... bururatzen zaigun guztia erabilgarria izan daiteke.

Helburua ikasle guztiak ikasgaia gainditzea da beste eduki ezberdin batzuen bitartez baldin bada ere. Azken finean irakasleon helburua gure ikasleak hezitzea  eta etorkizunean izango dituzten arazoak gainditzeko prestatzea da.

Noizbait bide tradizionala erabiltzea baino (azterketak eta lanak), gomendagarriagoa eta interesgarriagoa izan daiteke beste tresna desberdin bat erabiltzea ikasleek gainditu dezaten eta oinarrizko konpetentziak landu ditzaten.Aipatu beharra dago ekintza hauek ikasle guztientzako izan behar direla, hau da,gainditu dutenek borondatez joateko aukera izango beharko zuten, beraz, irteera hauek klase orduetatik kanpo egitera bideratuta daude. Hala ere, klaseko orduak erabiltzea ez dela ideia txarra deritzot.

sábado, 26 de diciembre de 2015

KIN - BALL, KIROL EZEZAGUNA

Hona hemen orain dela gutxi aurkitutako kirol berri bat: KIN-BALL-a. Kirol hau taldeen arteko interakzioa eta kooperazioa sustatzeko sortua izan zen. Aipatu beharra dago, berria dela esaten dugula baina 1986. urtean sortu zen, Kanadako hiri batean, "Quebec-en" hain zuzen, Mario Demers heziketa fisikoko irakasle baten eskutik.

Kin-ball-eko nazioarteko federazioak 3,8 milioi kide barne hartzen ditu. Espainan, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari duen kirola da, hala esparru nazionalean nola esparru internazionalean, non medaila batzuk irabazi diren.Euskadiko hainbat eskoletan erabiltzen hasi dira lehen hezkuntzako taldeekin. Joko honen dinamikak eta bere arauak Hezkuntza Fisikoaren programazioan integratuta izateko ezin hobea egiten du.

Bertan ikus dezakegu nola prestatu KIN-BALL sesio bat. Hala ere, ezinbestekoa da aipatzea kirol hau praktikatzeko airez betetako 1,22m-ko diametroa eta kilo bat pisukoa den pilota beharrezkoa dela, nahiz eta antzekoak diren beste materialak erabili ahal diren.

Kirol honen inguruan informazio zehatzagoa lortu nahi izatekotan sartu helbide honetan



lunes, 14 de diciembre de 2015

KIROL EGOKITUA

Ugariak dira kirola praktikatzeko arazoak edo bestelako larritasunak dituzten umeak (itsuak, mugitzeko gurpildun aulkia behar duten ikasleak, garun paralisia...). Horiek soinketa arloan metodologia bereziak behar dituztela ukaezina da. Hori dela eta, arazo bereziak dituzten ikasleekin lantzeko joku desberdinak proposatzea pentsatu dut. Jokuak ez ezik, Nagore  Iñurrategik proposatutako ariketen fitxa didaktikoak ere agertzen dira orrialde honetan. 

Besterik gabe, espero dut erabilgarria izatea. Esan beharra dago irakaslegoari zuzendutako orrialde oso erabilgarria dela eta oso interesgarria iruditu zaidala.

domingo, 29 de noviembre de 2015

BEROKETA

Edozein kirol praktikatu aurretik beroketa egitea ezinbestekoa da. Horregatik beroketaren inguruko informazioa eskaintzea erabaki dut, horren helburuak eta printzipioak azalduz. Espero dut baliogarria izatea!

 

 

BEROKETAREN EZAUGARRIAK


Zer da beroketa?
  • Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira.

Zertarako egiten da?
  • Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.
  • Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu.
     
Zer lortzen dugu beroketaren bidez?  
  • Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.
  • Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.
  • Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.
  • Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz. 

Beroketaren printzipioak: nola egin eta ze ariketa motak erabili?
  • Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
  • Beroketaren iraupena ez da finkoa. Aktibitate fisiko bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen moduan, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin. Baina normalean 10’-25’en artean egin behar da
  • Beroketan gorputzeko gihar talde gehienak lantzen saiatuko gara.
  • Beroketa eta praktikatu nahi dugun kirolarekin hasteko tartea ahalik eta txikiena izan behar du, gorputza berriz hoztu ez dadin. Beroketan geldirik geratzea ez da gomendagarria
  • Orokorrean beroketaren barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.
  • Jokuak edo banakako ariketak izan daitezke
  • Beroketaren bukaeran batez ere gure ariketak gero egingo dugun ekintza fisikoarekin oso lotuta egon beharko dira (kontuz zailtasunarekin, ezingo dira zailak izan)
  • Ariketak egingo dituen pertsonen prestakuntzarekin oso lotuta egon beharko dira.


Beroketaren atalak
  • Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu OROKORRA eta BEREZIA:
    1. Alde batetik BEROKETA OROKORRA deitzen duguna: izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. 
Beroketa orokor batean hiru zati bereizi daitezke:
      1. Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.
      2. Mugikortasun ariketak. Mugikortasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea, hau da, atzetik aurrera eta behetik gora edo goitik behera, giltzadura guztietik igaroz.
      3. Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
    1. Aurreko beroketa orokorraren ondoren BEROKETA ESPEZIFIKOA deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun aktibitate fisiko harreman zuzena duena. Hemen aktibitate fisikorako inguruko teknika ariketa orokorrak landuko ditugu: paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

jueves, 26 de noviembre de 2015

Kaixo gaur oso interesgarria den bideo bat eskaini nahi dizuet. Noraino hel daiteke aita bat haren semearen poztasuna lortzeko? Hona hemen jarraitu beharreko adibidea. Ikutera animatzen zaituztet, oso gomendagarria da... eta unkigarria!!!